XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dantza

Kultur kontuetan, dantza izango dugu mendeetan zehar gutxien aldatu den gauza. Hau ohartu ondoren, esango dugu benetan zaila dela ihauteria, Aratoztea, Aratistea edo Aratuztea dantzarik gabe ulertzea. Bai puska biltzearen ibilia alaitzen, bai kale eta plazan festa giroa sortzen eta, berdin-berdin, karnabala ospatzen duen ohiko etxean, festarako biltoki bihurtua, dantza faltarik ez da izango; dantza lekuko izango da.

Jende asko mintzatu da euskaldunon dantzarako zaletasunaz, eta hau garbi aski azaltzen zaigu erbestetik hurbildu zaizkigun adierazpenetan: Voltaire, W. F. Humboldt, eta abar.

82. Abaltzisketako gazteak, txantxoak, Igartza baserrian makil dantza egiten.

Dantzarako, atabala eta txistua arruntak izan ditugu gure artean. Behin baino gehiagotan eman dugu ezagutzera atabalariaren eta haren ikaslearen artean izenpetutako ituna. Maisuak, zapatagilea aldi berean, Hondarribian zituen bizilekua eta ogibidea. Ituna 1799. urtekoa da.

Gure paperetan, badugu Andoainen bizi zen txistulariak Anoetako herriarekin egindako ituna. 1734. urtekoa, zehatz-mehatz agertzen ditu txistulariaren betebeharrak.

Dantzen inguruan, gure Biltzar Nagusiek hartu zituzten erabakiak. Adibidez, garai jakin bati mugatuta, 1713. urtetik 1768ra arte, hamasei izan ziren erabakiak.

Atzera gaitezen XVII. mendera eta ihauteriaren haria hartu. Guiche-ko konteak 1671. urtean zioenez, lehen ere idatzia dut, Euskal Herriko ihauterietan ez dago dantzan egin gabe egoterik.

81. Mozorroa bere erratza bizkarrean duela eta ihauterietako segizioaren buru doalarik, adarra joaz bere etorrera iragartzen die baserrikoei.

83.Gipuzkoako mendiak neguz jantzirik (San Adriango leizearen inguruetako pagadi bat).